ikastetxeko proiektu digitala
Proiektu Digitala | Google for Education | Teknologiaren erabilera osasungarria | Segurtasuna eta Pribatasuna | Baliabide Digitalak | Gaitasun Digitala
Harremanetan jartzeko : ikt@arrigorriagabhi.net
Data garrantzitsuak
Proiektua gauzatzea: 2023-2027 (4 ikasturtetan)
Proiektuaren onarpena: 2023ko urtarrilak 19
Proiektua Departamentuan aurkezpena: 2023ko ekainak 16
Digitalizazio Batzordea
Alazne Zarate
Alex Aginagalde
Cristina Sierra
Cristina Ramos
Iñigo Bergaretxe
Juan Carlos Guerra
Manuela Virto
Marian Calvo
Pako López
Olga Alkorta
Proiektu osoa
Proiektuan integratuta dauden dokumentuak
Komunikazio Plana
Komunikazio Planaren helburu nagusia da hezkuntza-estamentu guztien artean komunikazio azkarra eta eraginkorra izateko protokoloak ezartzea, ikastetxeak behar bezala funtziona dezan.
Bestalde, xede hauek ere baditu:
Datuen babesa eta inplikatutako pertsonen intimitatea errespetatzea.
Bilera-denborak optimizatzea.
Dokumentu garrantzitsuetarako sarbidea erraztea, bai barruan, bai kanpoan.
Ikastetxean egindako hezkuntza-jarduerak ezagutaraztea.
Hezkuntza-komunitatearen inplikazio handiagoa lortzea.
Estrategia Digitala
Dokumentu honen helburu nagusia teknologien eta Interneten erabilera onargarriari, osasunari eta zibersegurtasunari, gaitasun digitalaren garapenari eta web, software eta hardware aplikazioen erabilerari buruzko politikak jasotzea da.
Bestalde, xede hauek ere baditu:
Egile-eskubideen eta erabilera-lizentzien erabilera arautzea
Zitazio-estandarrak eta lanak aurkezteko moduak erabiltzeko protokoloak ezartzea.
Datuak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko protokoloa
Protokolo honen helburu nagusia ikastetxeko irakasleen eta ikasleen datuen pribatutasuna eta irudia babestea da.
Bestalde, xede hauek ere baditu:
Irudi-eskubideak erabiltzeko baimenak kudeatzea
Zentroko aplikazio eta baliabideetarako sarbidea duten erabiltzaileen kudeaketa
Irakasleen eta ikasleen datu pertsonalak kudeatzea.
Europako Markoak
Europako Batzordeko Zuzendaritza Nagusia den "Joint Research Centre" JRC-k hiru dokumentu sortu ditu herritarren, erakundeen eta iraskaleen konpententzia digitalak zehazten
DigCompOrg - Eskema
DigCompEdu - Eskema