Bozka-txartelak
Familiak
Irakaslegoa
Ikaslegoa
Hezkuntza-arreta osagarriko langilegoa
Ez da berriztu behar
Administrazio-langilegoa
Ez da berriztu behar
Posta bidezko botaketa FAMILIENTZAT
OOGrako hauteskundeetan posta bidez bozka eman daiteke. Jarraibideek (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/ctros_publicos_omr/eu_def/adjuntos/Argibideak_publikoak_2024_e.pdf) hau dio:
Hezkuntza-komunitatea osatzen duten sektore guztien parte-hartze ahalik eta handiena lortze aldera, hautesleek postaz ere eman ahal izango dute botoa, zeina Hauteskunde Batzordearen esku izango baita hauteskundeak egiteko aurreikusi den egunaren bezperan. Hauteskunde Batzordeak zerrenda baten jasoko ditu hartutako komunikazioak, eta zerrenda hori hauteskunde-mahai bakoitzari emango zaio
hauteskunde-egunean eratzen den unean bertan.
Horretarako, botoa posta-sistemaren bidez eman nahi duten hautesleek Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko dizkiote jarraian zehazten diren dokumentuak, gutunez, mezulariaren bitartez, edo hautesleak berak edo beste pertsona batek ikastetxean bertan entregatuz:
Hautesleak izenpetutako eskabidea, posta bidezko botoa emateko eskubidea eskatzen duena. Bertan, bere izena, abizenak, nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo baliokide den egiaztagiri baten zenbakia eta botoa emateko eskubidea gauzatzen duen hezkuntza-komunitatearen sektorea adieraziko dira
Nortasun agiri nazionalaren edo antzeko egiaztagiriaren fotokopia.
Gutun-azal itxia, boto-txartel betea barruan duela.
Adierazitako dokumentu horiek Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko
zaizkio, gutun-azal baten barruan. Gutun-azal horretan honako hau jarri behar da: «........ ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenerako hauteskundeak. Posta bidezko botoa».
Posta bidezko botoa duten gutun-azalak Hauteskunde Batzordean sartu beharko dira hauteskundeak egin aurreko egunera arteko epean. Adierazitako epetik kanpo jasotzen diren gutun-azalak ez dira bozketan sartuko.
Hauteskunde Batzordeko buruak zainduko ditu jasotako gutun-azalak, hauteskunde-egunera arte. Egun horretan emango zaizkio hauteskunde-mahaiko buruari, modalitate horretako boto-emaileen izen-abizenak jasotzen dituen zerrendarekin batera.
Aurreko guztia gorabehera, posta bidezko boto-emailea hauteskunde-egunean bertan agertzen bada botoa emateko eskubideaz baliatzeko, posta bidezko boto-txartela baliogabetu egingo da. Gorabehera horren berri eman beharko da boto-zenbaketaren amaieran idatziko den aktan.
Hauteskunde-mahaiak posta bidez jasotako botoak gordeko ditu bozketa ixteko adierazitako ordura arte, eta hautestontzian sartuko ditu aipatutako itxiera egiten den unean, aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera aldez aurretik baliogabetuak izan direnak izan ezik.
Beraz, posta-bidez bozka bidaltzeko, pausu hauek bete behar dituzue:
Jarraian duzuen dokumentua bete.
Bozka-txartelean gehienez 4 ixa (X) markatu bete.
Bozka-txartela sobre batean sartu eta itxi.
Sobre handiago batean betetako dokumentua, zure NAN txartelaren kopia eta bozka-sobrea sartu
Sobre handian «ARRIGORRIAGA BHIko Ordezkaritza Organo Gorenerako hauteskundeak. FAMILIEN posta bidezko botoa» textua idatzi.
Sobre handia ikastetxeko idazkaritzara helarazi azaroak 24 baino lehen (egun hau barne).